Gizartea -
Bizkaia
Barakaldo erdiguneko bizilagunek ur hornidura berreskuratu dute, hainbat orduz etenda egon ostean
Tutu bat lehertu da bart Askatasun Etorbidean. Urak erdiguneko kale horretako zati bat hartu du, eta inguruko beste kale batzuk ur hornidura barik geratu dira.
Agentziak | EITB Media
Hodi bat lehertu da bart Barakaldoko (Bizkaia) Askatasun Etorbidean, eta ondorioz, ur hornidura etenda egon da udalerriaren erdiguneko hainbat kaletan, Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez. Dena dela, goizean konpontzea lortu dutela zehaztu dute Udaletik.
Askatasun Etorbidearen zati bat urak hartuta geratu da, matxura dela eta. Gauean zehar hornidura etenda egon da hainbat tokitan, besteak beste ,Askatasun Etorbidean bertan eta Autonomia, Francisco Gomez, Enkarterriak eta Batzar Nagusiak kaleetan eta Euskaltzaindia plazan.
Udal langileak beharrean izan dira gauean matxura guztiz konpondu duten arte.