Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
EBA eta VIOGEN-2 indarkeria matxistaren aurkako polizia sistemak elkarlanean ari dira dagoeneko
Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez, "urrats honek indarkeria matxistaren biktimen babesa eta zaintza hobetuko ditu".
EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren EBA eta Barne Ministerioaren VIOGEN-2 sistemak elkarlanean ari dira dagoeneko. Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez, "urrats honek indarkeria matxistaren biktimen babesa eta zaintza hobetuko ditu".
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko EBA, Emakumeen eta Etxekoen Babesa, eta Barne Ministerioko VIOGEN-2 sistemen arteko interkonexio probak amaitutzat eman ondoren, jadanik elkarlana eraginkorra da.
Sistema horiek aukera ematen dute emakumeen aurkako indarkeriaren espedienteak modu integralean kudeatzeko, arrisku-ebaluazioak homologatzeko, babes egokia ezartzeko eta babesteko agindu judizialak kudeatzeko.
Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, bi sistemen arteko koordinazioak indartu egiten du indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen babesa, eta erraztu egiten du modu seguruan mugitu ahal izango direla Espainiako Estatuan.
2024ko urtarriletik irailera bitartean, Ertzaintzak emakumeen aurkako 5.268 indarkeria delitu erregistratu ditu. Aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, delitu mota horrek, oro har, % 7,97 egin du gora.