Gizartea -

Bizkaia

Ur Partzuergoak onartu du pertsona batzuek ez zituztela abisuak jaso, eta SMS sistema bat probatzen ari da

Gainera, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin bilduko da, kontsumoko urekin lotuta gertatzen diren gorabeheren berri emateko neurri gehigarriak era koordinatuan nola hartu aztertzeko.

Iragan larunbatean sare nagusiko hoditerian izandako matxura. Irudia: EITB
Iragan larunbatean sare nagusiko hoditerian izandako matxura. Irudia: EITB
Iragan larunbatean sare nagusiko hoditerian izandako matxura. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egindako ahaleginak ahalegin, bistakoa da hainbat herritarrek ez zutela ura ez kontsumitzeko gomendioa jaso, ez komunikabide nagusien bitartez ez sare sozialen bidez. Hori ikusita, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa telefono bidezko SMS mezuetan oinarritako komunikazio-sistema propio bat probatzen ari da, dagoeneko beste administrazio publiko batzuek modu zabalean erabiltzen dutena, Ur Partzuergoak ohar labur batean azaldu duenez.

Era berean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin bilduko da, kontsumoko urekin lotuta gertatzen diren gorabeheren berri emateko neurri gehigarriak era koordinatuan nola hartu aztertzeko.

Iragan larunbatean sare nagusiko hoditerian izandako matxurak iturrietara iristen den ura zikindu zuen, eta, ondorioz, Ur Partzuergoak iturriko ura ez edateko gomendatu zuen.

Erandion, Loiun eta Zamudion iturriko urik ez edatea gomendatu zuen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak. Igandean, 21:00ak aldera arazoa konponduta zegoela jakinarazi zuten.

Mungian, Barrikan eta Leioan ere uhertuta atera zen ura tarteka. Kasu guztietan gomendatu zuten behin iturria irekita ura irteten uztea, eta sarea purgatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Bizkaia Mungia Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak Zamudio Ura