Gizartea -
NARKOTRAFIKOA
Gizon batek hozka eta eraso egin die Gasteizen atxilotu duten agenteei
62 urteko gizonezkoak eraso egin die agenteei, drogarik ote zeraman erakus zezan eskatu ziotenean.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
62 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizen, droga-trafiko delitu bat leporatuta, zerbitzaria zen lokalean drogarik ote zeramatzan erakus zezan eskatu zioten agenteei hozka egin eta jo baitzituen.
Udaltzaingoak jakitera eman duenez, 16:45 aldera, Koroatze auzoan, patruila bat substantzia estupefazienteen trafikoarekin lotutako gizon baten bertan zegoela ohartu zen.
Agenteak atzetik joan zitzaizkion eta taberna batera sartzen ari zela ikusi zuten. Bertan, gainera, beste batzuetan ere esku hartu izan dute droga-trafikoarekin lotutako jardueretan.
Lokaleko zerbitzariaren eta gizon baten arteko hartu-emana zegoela ikusi zuten; irtendakoan, bizikletaren eskulekua manipulatu zuen, eta, ondoren, droga aurkitu zuten bertan.
Udaltzainak barrura sartu ziren eta zerbitzariari ahoa erakusteko eskatu zioten; ahoan, antza, bilgarriren bat zeukan.
Ez zuen lagundu nahi izan, eta hozka egin eta kolpatu zituen agenteak. Azkenean, droga-trafiko delitu bat egiteagatik atxilotu zuten.