Gizartea -

Indarkeria matxista

Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Pasaian bikotekidea hiltzen saiatzeagatik atxilotutako gizonari

Gainera, epaitegiak debekatu egin dio akusatuari biktimarekin komunikatzea edo harengana hurbiltzea 500 metro baino gutxiagora.

Hilketa saiakera salatzeko elkarretaratzea, Pasaian. Argazkia: EITB MEDIA
Hilketa saiakera salatzeko elkarretaratzea, Pasaian. Argazkia: EITB MEDIA
Hilketa saiakera salatzeko elkarretaratzea, Pasaian. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak behin-behinean espetxeratzeko agindua ezarri dio joan den igandean Pasaian atxilotutako 35 urteko gizonari, genero-indarkerian egindako hilketa saiakera egotzita.

Halaber, epaitegiak babes-neurri bat eman du, akusatuari biktimarekin komunikatzea edo harengana 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea debekatzen diona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Pasaia Albisteak