Gizartea -
EPAIKETA
Epaimahaiak zuhurtziagabekeriazko giza hilketagatik errudun jo du Santi Coca hiltzeagatik akusatutako gizona
Epaimahaia egun batez deliberatu ondoren iritsi da ondorio horretara. Gainera, Santi Cocaren anaiari lesio arinak eragitea egotzi diote.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Santi Cocaren heriotza epaitzeko ardura duen epaimahaiak errudun jo du akusatua zuhurtziagabekeria larriko giza hilketagatik, alkoholak eta bestelako drogek eragindako intoxikazioaren aringarriarekin. Santi Coca 2019ko apirilaren 26an Donostiako diskoteka baten kanpoaldean jipoia jaso eta bi egunera ospitalean hil zen.
Gainera, Santi Cocaren anaiari lesio arinak eragitea egotzi diote.Epaimahaia egun batez deliberatu ondoren iritsi da ondorio horretara, atzo magistratu presidenteak epaia jasotzeko galdetegia hartu ondoren.Santi Cocaren heriotzari buruzko bigarren epaiketa da hau, Gipuzkoako Auzitegian. Lehendabiziko epaiketa 2023ko azaroaren erdialdetik abenduaren hasierara izan zen, eta lau gazte absolbitu eta bostetik hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten zuhurtziagabekeriazko giza hilketagatik, intoxikazio etilikoaren aringarriarekin.Orduko hartan ez zen seigarren auzipetua egon. Hitzordua baino lehen ihes egin zuen, eta otsailaren 27ra arte ez zuten atxilotu, Frantzian. Ondoren, Frantziako agintariek espainiaratu egin zuten, orain egindako bigarren ikustaldi honetan epaitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea