Gizartea -

Donostia

Intxaurrondon egindako sexu erasoagatik atxilotutako gizonak beste delitu batzuk egiteagatik aurrekariak ditu

26 urteko gizona pasa den larunbatean kartzelan sartu zuten, epailearen aurretik igaro ostean.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasa den astean Intxaurrondo auzoan emakume bati sexu erasoa egitea egotzita atxilotu eta espetxeratutako gizonak beste delitu batzuengatik aurrerakariak ditu, Eneko Goia Donostiako alkateak gaur goizean jakinarazi duenez. Donostiako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak hainbat aldiz atxilotu izan dute beste delitu batzuengatik. Hala ere, ez du argitu Ertzaintzak zergatik atxilotu izan duen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, Ertzaintzak ere beste delitu batzuengatik atxilotu izan du, ez sexu eraso delituagatik.

Eneko Goia Donostiako alkatea kexu azaldu da Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak atxiloketak egin bai, baina gero atxilo hartutakoak espetxera bidaltzen ez dituztela iritzita. Horren esanetan, delituak behin eta berriro egiteak ondorioak izan behar ditu, osterantzean, "inpunitate sentsazioa" nagusitzen da eta "horrek ezin du horrela izan".

26 urteko ustezko erasotzailea pasa den larunbatean kartzelan sartu zuten, epailearen aurretik igaro ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia argazkiak Indarkeria matxista gaur Eneko Goia Gizartea bideoak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Matxismoa Eraso sexualak gaur