Gizartea -

TRAFIKOA

Bi kamioiren arteko talkak auto-ilara handiak sortu ditu AP-8an, Irunen

Dagoeneko Baionako noranzkoan ireki dute errepidea, eta Donostiarako bideko erreietako bat.

Kamioia sutan, eta atzean istripua izan duen bestea, Irunen, A-8an. Argazkia: EITB
Kamioia sutan, eta atzean istripua izan duen bestea, Irunen, A-8an. Argazkia: EITB
Auto-ilara handiak izan dira AP-8an, Irunen, bi kamioik talka egin ostean

0:41

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autobidea itxi egin dute gaur goizean bi noranzkoetan, bi kamioiren arteko talkak eraginda. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioietako batek su hartu du, baina oraindik ez dute jakitera eman zauriturik egon den.

Ezbeharra 09:30ean gertatu da Katea inguruan, eta auto-pilaketa luzeak sortu dira. 10:30erako ilarak mugaraino iristen ziren, baina 10:15 aldera bidea ireki egin dute Baionako noranzkoan, eta erreietako bat Donostiarako bidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Irun bideoak Gaurko azken ordukoa A-8 Autobidea Errepideko istripuen biktimak