Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Ertzaintzaren jazarpena, zerga erreforma eta antibiotikoen erabilera zuhurra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Ertzainak, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: Segurtasun Saila
Ertzainak, artxiboko irudi batean
Ertzainak, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: Segurtasun Saila

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ertzaintzaren jazarpena: Donostiako Garbera merkataritza zentroan ustez lapurreta egin ostean, euren ihesean 10 ertzain zauritzea egotzita atxilotutako bost gizonak ertzain-etxean daude, epailearen aurrera noiz eramango zain. Bien bitartean, zauritutako lau agentek ospitalean jarraitzen dute, bat larri (Zainketa Intentsiboen Unitatean, ZIUn, dute). 

- Zerga erreforma, eztabaidagai: Zerga erreformaren auziari berriro heldu eta bidean izandako oztopoak gainditzeko formulak bilatuko ditu PSOEk. Multinazionalen eta banketxeen gaineko zerga adostua du EAJrekin, eta energia enpresa handiak kanpo uztea, berriz, Juntsekin. Espainiako Gobernuaren gainerako ohiko bazkideak (EH Bildu, ERC eta Podemos), berriz, aurka agertu dira. Koalizio gobernuak babesak bilatzen jarraituko du, eta, gai ez bada, soilik Europako zerga onartu ahal izango du, PPren babesa baitauka horretarako. 

- Antibiotikoen erabilera zuhurra: Bakterioek antibiotikoei aurre egiten ikasten dute, eta, beraz, litekeena da etorkizunean osasun-arazo handia izatea. Dena den, Igor Horrillo EHUko Farmazia Fakultateko dekanordearen esanetan, gutako bakoitzak asko egin dezakegula antibiotikoekiko erresistentzia hori saihesteko. "2050erako, infekzioek minbiziak baino heriotza gehiago eragingo dituztela aurreikusten da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak