Gizartea -

Bizkaia

Edateko urik edan gabe jarraitzen dute Erandion, Loiun eta Zamudion, eta uhertuta dute ura Mungian

Pixkanaka gardentasuna berreskuratzen ari da ura, nahiz eta oraindik ez den guztiz "garbi" ateratzen. Lau udalerrietan gomendatu dute behin iturria irekita, ura irteten uztea, eta sarea purgatzea. Hori eginda ere ura uhertuta irteten bada, ez edatea aholkatu dute.

Iturri bat
Iturri bat
Iturri bat

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erandion, Loiun eta Zamudion iturriko urik ez edatea gomendatu du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, kontrakoarik jakinarazi arte. Gainera, azken orduetan tarteka ura uhertuta atera da Mungian ere. Kasu guztietan gomendatu dute behin iturria irekita, ura irteten uztea, eta sarea purgatzea. 

16:00ak orduko Partzuergoak jakinarazi du, atzotik, uhertasuna sortu zuen matxura gertatu zenetik, uraren egoera aztertzen ari direla, bai aipatu lau udalerrietan, eta baita ingurukoetan ere.

Pixkanaka, egoera bere onera itzultzen ari dela ere esan dute, nahiz eta oraindik, tarteka, ura zikin ateratzen den. Osasun agintariekin kontsultatu ostean, eta badaezpadako neurri gisa, gomendioa da iturriko urik ez edatea. Aurreikusi dutenez, gaur arratsaldean konponduko dute guztiz matxura. Izan ere, kaltetutako tokian ari dira lanean, ura etengabe purgatuz.

Horiek horrela, Ur Partzuergoak barkamena eskatu du eragindako eragozpenengatik, eta adierazi du lanean jarraitzen dutela "ahal den azkarren" arazoa konponduta egon dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Bizkaia Mungia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Kutsadura