Gizartea -

Indarkeria matxista

35 urteko gizon bat atxilotu dute Pasaian, bikotekidea labana batekin hiltzen saiatzeagatik

Bikotearen etxera agenteak bertaratu direnean, laban batekin aurkitu dute erasotzailea, eta bikotekidea lepotik helduta. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, eta erasotzailea bertan atxilotu.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak igande honetan, bikotekidea hiltzen saiatzea leporatuta, Ertzaintzak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

12:50 aldera gertatu da. Ertzaintzako agenteak bikotearen etxera bertaratu direnean, erasotzaileak esku batean labana bat zuen, bestearekin bikotekidea lepotik helduta zuen bitartean. Agenteek arin jardun dute, erasotzailea atxiki eta atxilotuta. Emakumeak, baina, zauriak zituen eskuetan. Beraz, bertan artatu ostean, Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Biktimaren bikotekideari homizidio saiakera delitua leporatu diote, genero indarkeriaren esparruan, eta ertzain-etxera eraman dute, epailearen aurrera eraman aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Pasaia Albisteak