Gizartea -

EGURALDIA

Giro goibelarekin hasiko dugu astea

Hodeitza espero da lurralde osoan, eta termometroetan ez da gorabehera handirik espero datorren asterako; 17 ºC-ren bueltan egongo dira maximoak. Asteazken eta ostiralean, balio hotzagoak espero dira, eta hodeiek euria utziko digute.

Zerua lainotuta Alegian (Gipuzkoa). Argazkia: Jabier Landa
Zerua lainotuta Alegian (Gipuzkoa). Argazkia: Jabier Landa
Zerua lainotuta Alegian (Gipuzkoa). Argazkia: Jabier Landa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astea giro goibelarekin hasiko dugu eta ildo beretik jarraituko du aste osoan. Hodeitza espero da lurralde osoan, eta termometroetan ez da gorabehera handirik egongo; asteazken eta ostiralean, balio hotzagoak espero dira, eta hodeiek euria utziko digute, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Gaur, igandea, eguna lainotuta hasi dugu isurialde atlantikoan, eta apur bat argiagoa izan da hegoaldean. Orduek aurrera egin ahala, behe-hodeiak ugaritu dira eta zirimiria egin du kostaldean. Hegoaldean, berriz, egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, eguzki giroa nagusitu da. 

Bihar ere, hodeitza espero da isurialde atlantikoan, baina orduek aurrera egin ahala arinduz joango da, eguerdirako ostarteak irekitzen joango dira eta arratsaldean eguzkitsu geldituko da. Hegoaldean, berriz, egunsentiko behe-lainoa desegin ostean, zerua nahiko garbi agertuko da. Haizea ahul ibiliko da, eta tenperaturan ez da gorabeherarik espero; igandeko balio bertsuak izango ditugu.

Etzi, asteartea, giro nahasiagoa espero da Euskal Herrian. Zerua lainotuta agertuko da, batez ere isurialde atlantikoan, eta baliteke zenbat momentutan zirimiria egitea ipar isurialdean. Haizeak mendebaldetik joko du, eta ipar-mendebaldera egingo du arratsaldean. Tenperaturak maila berdintsuan jarraituko du, 15-19 ºC-ren bueltan maximoak.

Asteazken eta ostiralerako, termometroak nabarmen jaistea eta euria egitea espero da. Ostegunean, ordea, aldaketa txikia izango dugu termometroen gorakadarekin, eta ostarteak nagusituko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa