Gizartea -

Trafikoa

Bi ertzain eta jazartzen ari ziren autoaren gidaria zauritu dira A-1ean, Gasteizen

Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte hirurak. Bestalde, Gasteizen bertan, beste pertsona bat zauritu da N-622an izandako istripuan, eta Zaldibarren zirkulazio arazoak eragin ditu istripu batek AP-8an, Irungo noranzkoan.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi ibilgailuk istripua izan dute gaur goizaldean A-1 errepidean, Gasteizen, Madrilgo noranzkoan, eta hiru pertsona Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bi ertzain eta ihes egiten saiatzen ari zen auto baten gidaria dira zaurituak, hain zuzen ere.

A-1aren ezkerreko erreia itxita egon da Lopida inguruan zenbait orduz, baina 09:20rako normaltasunera itzuli da zirkulazioa.

Bestalde, turismo baten gidaria zauritu da N-622 errepidean, Gasteizen bertan, Madrilgo noranzkoan, izandako istripu batean. Ezbeharra 09:00ak baino lehentxeago gertatu da.

Azkenik, AP-8ko eskuin erreia itxi dute Zaldibarren, Irungo noranzkoan, turismo bat bidetik irten ondoren. Gidaria ez da zauritu, baina auto-ilara "handiak" sortu dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Bizkaia Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak A-8 Autobidea Zaldibar N-1 Trafiko istripuen biktimak