Gizartea -

Ijito Herriaren Eguna

EAEko erakundeek ijitoekiko elkarbizitzaren aldeko eta antiziganismoaren aurkako adierazpena sinatu dute

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, "kolektiboak jasaten duen diskriminazio historikoa eta egiturazkoa gainditzen lagundu" nahi du gaur Gasteizen aurkeztu duten ekimenak.

Gasteizen egindako ekitaldiaren irudia. Argazkia: Irekia
Gasteizen egindako ekitaldiaren irudia. Argazkia: Irekia
Gasteizen egindako ekitaldiaren irudia. Argazkia: Irekia

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluaren Osoko Bilkurak ijito herriarekiko elkarbizitzaren aldeko eta antiziganismoaren aurkako adierazpen bat aurkeztu du gaur Gasteizen, Euskadiko Ijito Herriaren Egunean.

Eusko Jaurlaritzak 2022-2026 aldirako Ijito Herriarekiko Euskal Estrategiaren barruan kokatu du gaur aurkeztutako eta euskal erakundeek sinatutako adierazpena, "eta kolektiboak jasaten duen diskriminazio historikoa eta egiturazkoa gainditzen lagundu nahi du".

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua buru duen eta ijitoen elkarteak barne hartzen dituen kontseiluak aurkeztutako adierazpenak neurri zehatzak eskatzen ditu ijitoen aurkako jarrerak desagerrarazteko.

Dokumentuak hainbat mendetan zehar ijito herriak EAEn izan duen presentzia eta bizikidetza zehazten ditu; izan ere, Euskal Herrian ijitoen presentziaren berri ematen duten lehen dokumentuak XV. mendekoak dira, "lurralde horri ekarpen sozial, kultural eta linguistiko ugari egin baitizkiote". Hala ere, euskal lurraldeetan, "Europako gainerako herrialdeetan bezala", Ijito Herriak "egiturazko bidegabekeria sistematikoa jasan du eta jasaten du", eta "botere politikoaren guneetatik baztertu dute eta gainerako gizartearen aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturalen kuotetatik zokoratu dute".

Era berean, emakume ijitoekiko egiturazko diskriminazioa ere kontuan izan dute, eta, horregatik, "genero-antiziganismoaren adierazpen ezberdinen bidez emakume ijitoen aurka dauden indarkeria-mota guztien aurka benetan borroka egingo duen" gizarte bat eraikitzearen alde egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak