Gizartea -

Segurtasun Saila

Sestaoko ertzainak izango dira uniformeetan kamera eramaten lehenak

Bingen Zupiria Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak iragarri duenez, asteon hasi dira proba pilotuarekin Bizkaiko ertzain-etxean. Neurriak "segurtasun handiagoa ekarriko du denontzat".

Bi ertzain, lanean. Argazkia: Segurtasun Saila
Bi ertzain, lanean.
Bi ertzain, lanean. Argazkia: Segurtasun Saila

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak iragarri duenez, asteon hasi dira ertzainen uniformeetan kamerak jartzeko proba pilotuarekin, eta Sestaoko (Bizkaia) ertzain-etxeko agenteak izan dira probatzen lehenak. 

Onda Vasca irrati katean egin dioten elkarrizketa batean egin du iragarpena sailburuak. Horren hitzetan, juridikoki "segurtasun handiagoa ekarriko du denontzat". 

Batetik, une gatazkatsuetan "agentearen jarrera zein izan den frogatu ahalko da egoera grabatuta geratuko delako". 

Gainera, herritarrek "tratu txarra" salatzen dutenean, "proba elementu" bat egongo da "gertatu denaren ideia bat emateko eta erantzukizunak partitzeko". 

Beste auzi batzuez galdetuta, Zupiriak jakinarazi du Ertzaintzaren sindikatuekin "hartu-eman diskretu eta informala" abiatu duela. Lehen harremanak direla zehaztu du, baina nabarmenduta akordioa dutela helburu. "Akordio jasangarri eta arrazoizkoak behar ditugu Ertzaintza modernizatzeko", aldarrikatu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Sestao Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak