Gizartea -
Nahi gabeko bakardadea
EAEko herritarren % 14,5ek nahi gabeko bakardadea sentitzen dute
Fenomenoak emakumeei, gazteei eta hiri handietan bizi direnei eragiten die, batik bat.
AGENCIAS | EITB MEDIA
EAEko herritarren % 14,5ek diote bakarrik sentitzen da. Bakardade hori handiagoa da emakumeen, gazteen eta hiri handietan bizi direnen kasuan, "2024ko nahi gabeko bakardadearen barometroaren" datuen arabera.
Once Fundazioak eta Axa Fundazioak 2.900 inkesta egin dituzte telefonoz, horietatik 400 Euskadin. Txostenaren ondorioetan agertzen denez, euskal herritarren % 12,1ek bakardade kronikoa dute.
Ikerketak erakusten du, halaber, bakardade sentsazioa larriagotzen ari dela hezkuntza maila apalak dituzten pertsonengan.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, inkestatuen % 14,5 nahi gabeko bakardade egoeran daude, Espainiako Estatuko batez bestekoaren % 20ren aldean, eta % 43,9k diote bere bizitzako uneren batean bakardadea pairatu dutela.
Bakardadea zabalduago dago gazteen artean: 18 eta 34 urte bitarteko pertsonen ia % 24k sentitzen dute nahi gabeko bakardadea; 55 urtetik gorakoen artean, berriz, % 11,5ek.
Sexuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeek joera handiagoa izango dute nahi gabeko bakardadea jasateko; izan ere, inkestatuen % 15,8k bakarrik daudela diote, eta gizonen % 13,1ek. Ehuneko horiek % 21,8ra igotzen dira Estatuan emakumeen kasuan, eta % 18ra gizonen kasuan.
Isolamendua sentitzeko eragina duten faktoreen artean arazo ekonomikoak eta hilabete bukaerara iristeko zailtasuna daude, baita jatorria ere. Euskadin, jatorri atzerritarra duten hamar pertsonatik hiruk bakardadea pairatu dute.
Ikerketan bildutako datuek islatzen dute 100.000 biztanletik gorako udalerrietan bizi diren pertsonen artean ohikoagoa dela nahi gabeko bakardadea sentitzea, landa-eramuetan bizi direnekin alderatuta.
Bakarrik bizi direnen artean, bikoiztu egiten da bakartasun-sentsazioa, eta osasuna txartzat edo hala moduzkotzat duten euskal herritarren % 27,8k ere bakardadea pairatzen dute. Portzentaje hori ehuneko 50era igotzen da desgaitasunen bat dutenen artean.
Txostenaren aurkezpenean ohartarazi dute bakardade sentsazioak osasunean eragiten dituen ondorio kaltegarriez, bai eta ondorio ekonomikoez ere, bai osasun sisteman, bai lan merkatuan; Espainian, guztira, urtean 15.000 milioi arteko kostua du.