Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Beste borraska bat Mediterraneoan, Guggenheimeko zuzendari berria eta Euskadi Bono Denda

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Paiportako bizilagunak, atzo, lokatza ateratzen. Argazkia: EFE
Paiportako bizilagunak, atzo, lokatza ateratzen
Paiportako bizilagunak, atzo, lokatza ateratzen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Borraska, Mediterraneoan: Espainiako Meteorologia Agentziak (AEMET) gorrira igo du euriteen abisua asteazken honetarako, 10:00etatik aurrera, Malagako Axarquia eta Costa del Sol eta Guadalhorce eskualdeetan, eta Tarragonako hegoaldeko itsasertzean. Horrez gain, alerta laranjan daude (07:00etatik) Mallorca, Ibiza, Formentera (Balearretan), Alacant, Valentzia eta Castello (Valentziako Erkidegoa) eta Granada (Andaluzia).

- Guggenheim Museoko zuzendari berria: Miren Arzalluz Loroño (Bilbo, 1978) izango da Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria, karguan 32 urte egin dituen Juan Ignacio Vidarte ordezkatuz. Arzalluzek apirilaren 1ean hartuko du kargua. Artearen Historian lizentziaduna da, jantzien Historian espezializatuta, eta azken sei urteetan modarekin lotuta mundu osoan dagoen museorik garrantzitsuena zuzendu du: Parisko Palais Galliera. Aurrez Getariako Balenciaga museoan erakusketa arduraduna izan zen zazpi urtez —Hain zuzen ere, Cristobal Balenciaga euskal jostunaren lanaren inguruko aditu handiena da—. Etxepare Institutuko zuzendari ere izan da.

- Euskadi Bono Denda: Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak tokiko eta Euskadiko merkataritzaren Euskadi Bono Denda kanpaina aurkeztuko du. Euskadi Bono Denda kanpainaren V. edizioa azaroaren 15etik abenduaren 5era izango da. Aurtengo kanpainak 3,5 milioi euroko partida du. Herritarrek 30 euroko balioa duten produktuak erosi ahalko dituzte denda txikietan, 10 euroko deskontuarekin. 16 urtetik gorakoek gehienez hiru bono erabili ahalko dituzte (orain arte, bost ziren). 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Zer gertatu da gaur Bilbon? Guggenheim Azken ordukoa Bizkaia Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Moda albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Merkataritza jarduera Museoak Valentziako Erkidegoa Hondamendi naturalen biktimak Mediterraneo itsasoko kostaldea Getariako Balenciaga Museoa Goialdeko depresioa gaur