Gizartea -

Goialdeko depresioa

Denboraleak 222 hildako eta 36.803 erreskatatu eragin ditu, Espainiako Gobernuaren azken zenbaketaren arabera

Azken bi gorpuak larunbatean aurkitu dituzte Valentzian. Guztira, 214 hildako izan dira Valentzian, zazpi Gaztela-Mantxan eta bat Andaluzian. Azken 24 orduetan beste 82 herritar erreskatatu dituzte.

Boluntario bat lanean, Paiportan (Valentzia). Argazkia: EFE
Boluntario bat lanean, Paiportan (Valentzia). Argazkia: EFE
Boluntario bat lanean, Paiportan (Valentzia). Argazkia: EFE

AGENTZIA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goialdeko depresioaren ondorioz 222 dira dagoeneko hildakoak, Espainiako Gobernuak igande honetan jakitera eman duenez. Azken bi gorpu larunbat honetan aurkitu dituzte Valentzian. Guztira, 214 hildako izan dira Valentzian, zazpi Gaztela-Mantxan eta bat Andaluzian.

Bestalde, 36.803 herritar erreskatatu dituzte, 82 azken 24 orduetan, Espainiako Gobernuaren azken zenbaketaren arabera.

Momentuz, 222 autopsia egin dira guztira, horietatik hiru larunbat honetan. Hildako horietatik zortzi ez ziren hil goialdeko depresioarekin lotutako arrazoiengatik. 195 gorpu identifikatu dituzte dagoeneko, eta horietako 140 euren familiei eman dizkiete jada.

Bestalde, 343 pertsona atxilotu dituzte, horietako 33 azken 24 orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa Goialdeko depresioa