Gizartea -

Eguraldia

Udazkeneko giro goibel eta hezearekin abiatuko da astea

Euria eta tenperatura freskoa nagusituko dira Euskal Herrian, bereziki isurialde atlantikoan. Asteartean, maximoak 11-15 ºC-koaak izango dira, ipar-ekialdeko haizearen eraginez.

Eguraldi motela izango da nagusi. Andoni Azak Bilbon ateratako argazkia
Eguraldi motela izango da nagusi. Andoni Azak Bilbon ateratako argazkia
Eguraldi motela izango da nagusi. Andoni Azak Bilbon ateratako argazkia

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udazken giroarekin dator azaroaren bigarren astea. Zeruan hodeiak pilatuko dira, eta tenperaturek beheranzko bidea hartuko dute, horrenbestez.

Astelehenean giro freskoa izango dugu lagun. Tenperatura maximoak koska bat jaitsiko dira, eta 13-17 ºC-ren bueltan geldituko dira. Ipar partean, behe-hodeiek zerua estaliko dute eta euria egingo du, Bizkaian eta Araba iparraldean zaparradak sarriago bota ditzake, batez ere goizean. Hegoaldean, hodeitza ez da hain trinkoa izango, giroa argiagoa izango da eta baliteke ateri eustea. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, kostaldean eta mendi inguruetan zakar.

Asteartean, eguraldi motelak jarraituko du, eta tenperaturak are gehiago egingo du behera. Giro makurra izango da eta euria egingo du; zaparradak sarriago botako ditu isurialde atlantikoan, batez ere arratsaldetik aurrera. Arratsaldean eta gauean, zaparradak mardulagoak izan daitezke, eta elur-maila 1.500 metrotik behera jaits daiteke egunaren amaieran. Hegoaldean, euria eskasagoa izango da, ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, kostaldean zakar ibiliko da, eta maximoak 11-15 ºC ingurura jaitsiko dira.

Asteazkenean, aldaketa nabarmenik ez. Hodeitsu egongo da, eta euria egiten jarraituko du. Termometroak balio baxuagoetan kokatuko dira, eta maximoek ozta-ozta gaindituko dituzte 10 ºC-ak. Dena dela, joeraren arabera, ematen du aste barruaren amaieran egonkortzera egingo duela.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea argazkiak EAE Eguraldia Bilbao Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak