Gizartea -

hauteskundeak

Hasi da EHUko errektore izateko kanpaina, Ferreira eta Bengoetxea hautagai direla

Hauteskunde kanpainak azaroaren 24ra arte iraungo du, eta hilaren 26an egingo dute bozketa.

Campus de Donostia-San Sebastián de la UPV/EHU.
Campus de Donostia-San Sebastián de la UPV/EHU.
Abian da Euskal Herriko Unibertsitateko hauteskunde-kanpaina

0:48

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUko errektorea aukeratzeko hauteskunde-kanpaina ostiral honetan hasi da, Eva Ferreira egungo errektorea eta Joxerramon Bengoetxea hautagai direla.

EHUk ohar baten bidez jakinarazi duenez, Ferreira Ekonomia Aplikatuko katedradun eta egungo errektoreak eta Bengoetxea Zuzenbidearen Filosofiako katedradunak hauteskundeetara aurkezteko erabiliko duten hauteskunde-programaren berri emango dute, nork bere taldearen ondoan.

Hauteskunde-kanpainak azaroaren 24ra arte iraungo du, eta mugarri nagusietako bat hilaren 11n helduko da, egun horretan hautagaiek unibertsitateko klaustroan azalduko baitute beren programa.

Bozketa azaroaren 26an izango da. Errektorea, unibertsitateko agintari akademiko gorena, unibertsitateko komunitateak aukeratzen du, zuzeneko hautaketaren eta sufragio unibertsal aske, sekretu eta haztatuaren bidez. Errektore izateko hautagaia arduraldi osoan diharduen irakasle-ikertzaile iraunkor doktorea izan behar da, eta izan behar ditu, gutxienez, ikerketan 3 seiurteko, irakaskuntzan 3 bosturteko eta unibertsitate gestioan 4 urteko esperientzia, kide bakarreko kargu batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak