Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekide ohia hil du Baionan (Pontevedra)

36 urte zituen biktimak, eta VioGen babes sistemaren baitan zegoen. Haren gorpua ustezko hiltzailearen etxe parean topatu dute, eta gizonak ihes egin du.

Guardia Zibila ari da ustezko hiltzaile matxistaren bila. EFE
Guardia Zibila ari da ustezko hiltzaile matxistaren bila.
Guardia Zibila ari da ustezko hiltzaile matxistaren bila. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bikotekide ohia hil du Baionan (Pontevedra), Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Biktima Indarkeria Matxista kasuetarako jarraipen sistemaren, VioGen delakoa, baitan zegoen eta ustezko hiltzaileak urruntze agindua zeukan indarrean. 

Hilketa bat izan da Belesar parrokian, gizonaren etxebizitzatik gertu. 

Biktimak 36 urte zituen, eta aurrez salatua zuen gizona indarkeria matxistagatik. 05:00ak aldera topatu dute gorpua, hainbat kolpe zituela. 

Hain justu, gizon matxista izan da Guardia Zibilari hilketaren berri eman diona, baina agenteak bertaratu direnerako ihes eginda zegoen. Ordutik haren bila ari da erakunde armatua. 

___________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Galizia Matxismoa