Gizartea -

Nafarroa

Valtierran jaiotzak sustatzeko laguntzen deialdi bat ikertzen ari da Arrazakeriaren aurkako Bulegoa

Laguntza jasotzeko baldintzen artean udalerrian gutxienez hogei urtez erroldatuta egotea dago. EH Bilduk Parlamentuan egindako galdera bati erantzunez, Carmen Maeztu Eskubide Sozialen sailburuak esan du deialdia "bidegabea eta diskriminatzailea" izan daitekeela.

Deialdiaren oinarriak.
Deialdiaren oinarriak.
Deialdiaren oinarriak.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Maeztu Nafarroako Gizarte Eskubideen kontseilariak ostegun honetan iragarri duenez, Nafarroako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Bulegoa Valtierrako Udalak jaiotzak sustatzeko egindako dirulaguntza deialdi bat ikertzen ari da, izan ere, laguntzak jasotzeko baldintzetako bat da udalerrian gutxienez hogei urtez erroldatuta egotea

EH Bilduk Parlamentuan egindako galdera bati erantzunez, sailburuak esan du deialdia eta ezarritako baldintzak ikusita, "bidegabea eta benetan diskriminatzailea" izan daitekeela.

Maeztuk adierazi du Valtierrako Udalak eta alkatetza sostengatzen duen alderdiak (UPN) azaldu behar dituztela "lortu nahi dituzten helburuak" eta zeintzuk diren "Valtierran jaio arren bertan erroldatuta hogei urte ez daramaten herritar horiek"  edo "iritsi berri direnak" baztertzeko arrazoiak. 

Sailburuaren iritziz, "oso kezkagarria da, eta, jakina, kaltegarria, laguntza publikoak ezartzeko orduan diskriminazio-bide bat irekitzea".

Maeztuk ziurtatu du deialdiak beste baldintza "oso zalantzagarri" batzuk jasotzen dituela, hala nola laguntzak seme-alaba biologiko bat izan duten familientzat soilik izatea, kanpoan utziz, esaterako harreran hartutako edo adoptatutako haurrak, bai eta guraso bakarreko familietan izandako jaiotzengatik justifikazio handiagoa eskatzea ere.

"Ez dugu onartu behar diskurtso xenofoboak eta arrazistak normaltasunez erabiltzea erakunde publikoetan", gaineratu du.

Javier Arza EH Bilduko parlamentariak adierazi duenez, "badirudi Valtierrako UPNk ez duela hazkundea edozein preziotan lortzerik nahi", laguntza horiek emateko "irizpide oso murriztailea" aplikatu baitu.

"Diskriminazio instituzional larriko kasua da", adierazi du Arzak, eta honako hau azpimarratu du: "Badakigu zeintzuen seme-alabak ez dituzten nahi Valtierrako Udalean". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPN Nafarroa Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Umeak Dirulaguntzak