Gizartea -

Hirigintzaren Mundu Eguna

Tolosa, Azpeitia eta Bilbo, uholde arrisku handiena duten herrien artean

Euskal Herrian uholde arriskua txikia bada ere, zenbait herri eta hiri urpean geratzeko arriskuan egon litezke. URA agentziara jo dugu, horien zerrenda osatze aldera.

EITB MEDIA
EITB MEDIA
EITB MEDIA

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko herri eta hiriak, oro har, ondo egokituta daude uholdeei aurre egiteko hirigintzaren ikuspegitik; izan ere, kontzientzia gero eta handiagoa dago, eta inbertsioak ere gero eta gehiago egin dira eta egiten ari dira azken boladan, obra hidraulikoak edo kale iragazkorrak, esaterako, ur-emariari ondo eusteko.

Nolanahi ere, zenbait gunetan egon badago uholdeak izateko arriskua. Tolosa da EAEn uholde-arrisku handiena duen eremuetako bat. Hala gertatuz gero, Alde Zaharra eta zabalgunearen zati bat izango lirateke kaltetuenak. Jarduera ekonomiko handiko eremua da, eta eragina izan dezake.

Tolosan, bi zubik eragin ditzakete arazo gehien uholde-arriskuari dagokionez: Nafarroako Zubiak eta Zubi Berriak. Horregatik, URA agentziak begi guztiak jarrita ditu gune honetan. Gipuzkoan, Azpeitia eta Bergara ere aipatu dituzte.

Bizkaia aldera eginez gero, Bilbo da, ziur asko, uholdeekiko gunerik kalteberena. Premiazko hainbat ekintza dira egitekoak Bizkaiko hiriburuan, ondorengo urteetan. Eta hiriburuekin jarraituta, Gasteizera egin behar dugu salto; izan ere, Bilborekin batera, Zadorra ibaia, Arabako hiriburua eta inguruko herrixkak dira uholde arriskua duten eremu nagusiak.

URA agentziak, baina, hainbat jarduera egitea aurreikusi du arrisku-gune horietan. Obra hidraulikoak ezinbestekoak dira ura maneiatu eta kontrolatzeko, Iker Jimenez arkitektoaren esanetan. Horien bidez uraren fluxuak kontrola daitezke, aurrea hartzeko eta arriskua nabarmen murrizteko.

EITB MEDIA

Leheneratze ekologikoaren garrantzia ere azpimarratu du Jimenezek; izan ere, gure herri eta hirietan gertatzen denak lotura zuzena du goialdean, erreka hasieretan, gertatzen denarekin. Hala, adituak dio ibaien garbiketa eta uraren isuriari trabak jartzea direla hartu daitezkeen neurrietako batzuk.

EITB MEDIA

Era berean, gero eta ezagunagoak dira hiri iragazkorrak izenekoak. Baina, zer dira? Hiriak klima-aldaketaren aurrean erresilienteagoak izan daitezen, berdegune gehiago sortzea, lorategi bertikalak edo teilatu berdeak, kasu, bai eta ura xurgatzeko ahalmena duten lurzoruak, ura kudeatzen laguntzeko. Eredu horiek luze eta zabal hedatu dira, baita gure inguruan ere.

eitb media

Ekain Jimenez Gasteizen bizi den arktiketo donostiarrak, neurri horien nondik norakoak kontatu dizkigu.

Ekain Jimenez, arkitektoa: ''Uholdeei aurre egiteko neurri interesgarrienak obra hidraulikoak dira''
Ekain Jimenez, arkitektoa: ''Uholdeei aurre egiteko neurri interesgarrienak obra hidraulikoak dira''
Ekain Jimenez, arkitektoa: ''Uholdeei aurre egiteko neurri interesgarrienak obra hidraulikoak dira''

2:12
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Uholdeak bideoak