Gizartea -
GERTAKARIAK
Pintadak agertu dira La Pau enpresaren bi anbulantziatan, Gasteizen
Asteon LAB eta CCOO sindikatuek salatu dutenez, urriko soldata eta udako aparteko soldataren zati bat zor die enpresak langileei. Hil honetan bertan utziko dio La Pauk Araban eta Bizkaian anbulantzia zerbitzua emateari, atzemandako "gabezien" ondorioz.
EITB MEDIA
Kalteak eragin dituzte bart La Pau konpainiak Gasteizko Gamarra auzoan dituen instalazioetan: bi anbulantziatan 'morosoak' eta 'puta semeak' dioten pintadak agertu dira, eta zenbait sarraila, txikituta. Hala jakinarazi du Ertzaintzak.
La Pau Kataluniako enpresak Arabako eta Bizkaiko Osakidetzaren anbulantziak kudeatzen ditu 2020. urteaz geroztik, eta azken urteotan zerbitzuan izandako "gabeziak" direla eta, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 30ean etengo du kontratua.
Halaber, langileek bat baino gehiagotan salatu izan dute enpresaren jarrera, besteak beste, soldatak ez ordaintzeagatik. Aste honetan bertan, LAB eta CCOO sindikatuek jakinarazi dute urriko soldata eta udako aparteko soldataren zati bat zor diela enpresak langileei.
Eusko Jaurlaritzak premiazko kontratazio prozedura jarri zuen martxan, eta urritik aurrera beste bi enpresen esku geratuko da anbulantzien kudeaketa Gipuzkoan eta Bizkaian.