Gizartea -

Goialdeko borraska

Euskal instituzioak Valentziara laguntza ekonomikoa bidaltzeko aukera aztertzen ari dira

Valentziako agintariek asteburuan esan zieten material nahikoa zutela, eta, beraz, oraindik ez dute jasotakoa bidali, eta hurrengo bidalketetarako gordeko dute, behar izanez gero.

Hainbat pertsona kaleak garbitzen, Valentziako Utiel herrian. Argazkia: EFE
Hainbat pertsona kaleak garbitzen, Valentziako Utiel herrian. Argazkia: EFE
Hainbat pertsona kaleak garbitzen, Valentziako Utiel herrian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal instituzioak elkarrekin aztertzen ari dira Valentziako Erkidegora laguntza ekonomikoa bidaltzeko aukera, goialdeko borraskak eta uholdeek eragindako kalteei aurre egiten laguntzeko.

Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, Valentziara bidalitako materialaz gain, "agian, uneren batean, laguntza ekonomikoak egokiak izan daitezke". Hala, euskal erakundeak aukera hori aztertzen ari dira eta, esan duenez, laguntza Gurutze Gorriaren edo Caritasen bidez bidera dezakete.

Era berean, azaldu du Valentziako agintariek asteburuan esan zietela nahikoa material zutela, hala nola arropa eta elikagaiak, eta, beraz, oraindik bidali ez dutena hurrengo bidalketetarako gordeko dutela, behar izanez gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak Valentziako Erkidegoa Goialdeko depresioa