Gizartea -

Goialdeko borraska

Gorpuzkiak topatu dituzte Leturren, desagertutako lau pertsonaren bila dauden bitartean

Uholdeak eraman zuen etxe batean zegoen bikote bat eta urak eramandako furgoneta batean zihoazen bi udal langile dira desagertutakoak.

Leturreko hainbat bizilagun, uholdeek utzitako txikizioari begira. EFE
Leturreko hainbat bizilagun, uholdeek utzitako txikizioari begira.
Leturreko hainbat bizilagun, uholdeek utzitako txikizioari begira. EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaztela-Mantxako 112 Larrialdi eta Urgentziak Koordinatzeko eta Artatzeko Zerbitzuak jakinarazi duenez, gorpuzkiak aurkitu dituzte Leturreko (Albacete) Las Ramblas eremuan. Gune horretan joan den asteartetik desagertuta dauden lau pertsonen bila ari dira erreskate taldeak. 

Iturrion arabera, atzo topatu zituzten giza gorpu zatiak, eta Guardia Zibila gorpuzkiak aztertzen ari da, identifikatze aldera. Antza, gorputz-adar bati dagozkie aurkitutako gorpuzkiak.

Desagertutakoen artean daude uholdeak eraman zuen etxe batean zegoen bikote bat, eta urak eramandako furgoneta batean zihoazen bi udal langile

Gutxienez, bi pertsona hil dira Albaceteko herri horretan. Igandean, 70 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten La Longuera izeneko eremu batean, udalerritik 12 kilometrora. Antonia zuen izena hildakoak, eta etxean zegoen eraikina behera etorri zenean. Beste zendutakoa asteazkenean aurkitu zuten, udalerritik kilometro eskasera. Dolores zuen izena eta 92 urte zituen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Hondamendi naturalen biktimak Goialdeko depresioa