Gizartea -

GOIDI

UMEren buruak gezurtatu egin du Mazonek esandakoa: "Valentziako Erkidegoak zuzentzen du larrialdia"

Javier Marcos jeneralak azaldu du "lehen unetik" jarri zutela "armadaren ahalmen osoa" Valentziako Erkidegoko Gobernuaren esku. 215 pertsona hil dira uholdeetan (211 Valentzian).

UMEren burua, Moncloan egindako agerraldian. EFE
UMEren burua, Moncloan egindako agerraldian. EFE
UMEren burua, Moncloan egindako agerraldian. EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdietarako Unitate Militarreko (UME) buruak, Javier Marcos jeneralak, azaldu du "minutu gutxian" iritsi zirela goialdeko borraskak astindutako eremura, Valentziako Erkidegoak baiezkoa eman eta gero. Era berean, gogorarazi du larrialdia "Autonomia Erkidegoa" dela horren buru.

Gaur goizean, Carlos Mazon Valentziako Erkidegoko presidenteak Espainiako Gobernuari egotzi dio Armada berandu heldu izana.

Horren ildotik, Marcosek nabarmendu du "minutu gutxian" iritsi zirela larrialdi eremura"Generalitateak baiezkoa emandakoan". "Are gehiago, Utiel-Requena inguruan sartzea lortu zuen larrialdi zerbitzu bakarrenetakoa izan ginen", erantsi du. 

Jeneralaren esanetan, "lehen unetik Armadaren ahalmen osoa jarri zen Valentziako Erkidegoaren esku".

"2. operazio fasean gaude; horrek esan nahi du Autonomia Erkidegoak zuzentzen duela larrialdia, eta Estatuak baliabide guztiak jartzen dituela erkidegoaren esku, tartean Larrialdietarako Unitate Militarra, erkidegoak berak eskatzen duenean", zehaztu du.

Nolanahi ere, azpimarratu du goialdeko borraska astintzen hasi zenean, "egoera meteorologikoaren jarraipena" egiten ari zirela eta Valentziako batailoia prestatzea agindu zuela, "baiezkoa jaso eta gero larrialdi eremuan berehala sartu ahal izateko".

''100 hildako sartzeko gorputegi bat genuen, baina ez zen nahikoa, eta orain 400 sartzeko bat dugu''
''100 hildako sartzeko gorputegi bat genuen, baina ez zen nahikoa, eta orain 400 sartzeko bat dugu''
''100 hildako sartzeko gorputegi bat genuen, baina ez zen nahikoa, eta orain 400 sartzeko bat dugu''

0:47

6.000 militar bertan

Krisi Batzordea bildu eta gero Moncloan egindako agerraldi batean, Marcosek zehaztu du une honetan 6.000 militar ari direla borraskak kolpatutako lekuetan lanean, baina 20:00etarako 7.800 izango direla. Gainera, ziurtatu du urrunetik "askoz gehiago" ari direla laguntza ematen.

Marcosen hitzetan, suntsipena "oso handia" da, eta ondorioz mugikortasuna "mugatuta" dago. "Oso zailak dira lanak; horregatik, diziplina eta pazientzia behar ditugu", adierazi du.

215 hildako

211 pertsona hil dira Valentziako Erkidegoan, azken eguneratzearen arabera. Gaztela-Mantxako eta Andaluziako hildakoak kontuan hartuta, 215 dira guztira.

Desagertu kopurua hurrengo egunetan jakinaraziko dutela esan du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa Goialdeko depresioa