Gizartea -

Valentzia

Marlaskaren arabera, biolento bakan batzuek antolatu zituzten istiluak

Valentziara joatea ez zela "egokia izan" uste du Puentek, eta gaitzetsi egin du Sanchezen aurkako "jarduera antolatua".

Apurtutako ibilgailua. EFE.
Apurtutako ibilgailua
Apurtutako ibilgailua. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak astelehen honetan adierazi duenez, talde "marjinal" batek antolatu zituen istiluak, errege-erreginak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentea Paiportara joan zirenean. Espainiako errege-erreginak, Sanchez eta Mazon oihu artean eta objektuak botaz hartu dituzte PaiportanTVEri egindako adierazpenetan, Barne ministroak adierazi du Guardia Zibilaren Informazio Buruzagitza gertatutakoa ikertzen ari dela dagoeneko, eta "hurrengo orduetan edo egunetan" aurrerapauso nabarmenak egongo direla istilu horietan parte hartu dutenen identifikazioaren inguruan.

Era berean, Barne ministroak ez du adierazi nahi izan errege-erreginak tragediaren zero gunera joateko une egokia izan ote zen, "bistakoa" baita Felipe VI.aren eta Letiziaren helburua herritarrei elkartasuna adieraztea zela.

Horien inguruan, Marlaskak esan du "oso bazterreko" pertsona biolentoen talde batek eragin zituela istiluok, eta lehen unetik "gutxieneko antolaketa" bat egon zela, baina ez du zehaztu nahi izan objektu jaurtiketen atzean ultraeskuineko kideak ote dauden. "Ikerketa zabalik dago, eta ez ditut aurreratu nahi elementu objektiboetan oinarritu behar diren ondorioak", erantzun du.

Hala ere, Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Espainiako ministroak "eskuin muturreko talde eta erakunde politikoetako kide diren pertsona batzuen jarduera antolatua" salatu du; izan ere, esan duenez, herritarren "haserrearekin" bat egin dute eta "pauso bat aurrera egin dute", "eraso fisikoarena", hain zuzen ere.

Felipe VI.a eta Letizia Espainiako errege-erreginak eta igande honetan Paiportan (Valentzia) izan ziren. Agintarien segizioa oihuka eta irainka hartu zituzten, eta objektuak eta lokatza jaurti zizkieten. 

Hori horrela, Puentek gaitzetsi egin du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako "jarduera antolatua"; izan ere, eskoltatuta atera behar izan zuen, iraindu eta makila batekin eraso saiakera bat jasan baitzuen.

Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak ere "biktimen mina eta larritasuna guztiz ulertzen duela" adierazi du, baina "ulertezintzat" jo ditu egoera horretaz baliatzen diren taldeak indarkeria erabiltzeko eta "gorrotoa, nahasmena eta zatiketa" sustatzeko.

"Tamalgarria da gaurko ekintza bortitzak gaitzetsi ez dituzten alderdi politikoak egotea. Oso beharrezkoa da batasunari eustea. @sanchezcastejon presidenteak eta Gobernu osoak garrantzizko kontuei kasu ematen jarraitzen dute: biktimen arretan eta susperraldian", idatzi du ministroak mezu horretan, sarean.

Mezuak eldiario.es-erako esteka bat dakar, "Eskuin muturrak Pedro Sanchezen aurkako erasoa aldarrikatzen du Paiportan" izenburua duen albisterako.

Eldiario.es hedabidearen arabera, Revuelta ultraeskuindar elkartearen ingurukoek aldarrikatu dute Sanchezen aurkako erasoa egin izana errege-erreginek Paiportara egindako bisita ofizialean. Gainera, Voxen sindikatuak zerbitzu juridikoak eskaini dizkie Sanchezen ibilgailu ofizialari eraso egin ziotenei.

Paiportako istiluen ostean, helburuei tinko eusten dietela azpimarratu du Sanchezek, hau da, "bizitzak salbatzeari, gorpuak berreskuratzeari eta kaltetutako eremuak berreraikitzeari".

Sánchez asegura que el Gobierno no se va a desviar de los objetivos, pese a violencias ''marginales''
Sánchez asegura que el Gobierno no se va a desviar de los objetivos, pese a violencias ''marginales''
Sánchez asegura que el Gobierno no se va a desviar de los objetivos, pese a violencias ''marginales''

0:54
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Felipe VI.a Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa Kataluniako Generalitatea Goialdeko depresioa