Gizartea -

GOIALDEKO BORRASKA

Alarma gorria ezarri dute euriagatik Bartzelonan, alerta laranja Tarragonan eta abisu horia Castellon

Bestalde, AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak bertan behera utzi du goialdeko borraskak Valentziako Erkidegoan eragin duen krisialdi meteorologikoa.

Uholdeak Castellon. Argazkia: EFE
Uholdeak Castellon
Uholdeak Castellon. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotan bereziki Valentzia astindu duen goi-geruzetako depresio isolatuak (goialdeko borraska edo GOIDI ere deitua) eragindako krisialdi meteorologikoa amaitutzat eman du AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak. Hala ere, egoera ez da baretu Mediterraneo inguruan eta ekaitza Bartzelona eta Tarragona aldera mugitu da.

AEMETek alerta maila gorena ezarri du Bartzelonako kostaldean eta Bartzelonan, 10:00etatik 14:00ak arte, litekeena baita 12 ordutan metro koadroko 180 litro pilatzea, bereziki Baix Llobregat eskualdean —Castelldefels eta Gava udalerrietan—.

Tarragonaren kasuan alerta laranja gauerdira arte egongo da indarrean, izan ere, litekeena da ordubetean metro koadroko 50 litro pilatzea, eta hamabi orduko tartean, 150 litro. Kopuruok probintziako kostaldean zein hegoaldeko kostaldean izango dira.

Castellon, berriz, 09:00etan amaitu da euriteengatik ezarritako alerta laranja. 12 orduko tartean Castelloko zenbait tokitan 100 litro pilatu daitezke metro koadroko.

Bestalde, Caceresen eta Lleidan ere eurite gogorrak botatzea espero da, baina arrisku maila baxuagoa (horia) aktibatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Alerta meteorologikoak albisteak Eguraldia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Valentzia albisteak Goialdeko depresioa