Gizartea -

Valentzia

AEMETek laranjara jaitsi du Valentziako hegoaldeko kostaldean euriagatik ezarritako abisua

Igandeko 22:00ak arte, euriteen arriskua handia izango da oraindik. Gainera, agentziak hainbat abisu laranja eta hori ditu indarrean Valentziako Erkidegoan, asteleheneko 09:00ak arte.

Emakume bat garbiketa lanetan, Paiportan. EFE.
Emakume bat garbiketa lanetan, Paiportan. EFE.
Emakume bat garbiketa lanetan, Paiportan. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) gorritik laranjara jaitsi du gaur arratsalderako Valentziako hegoaldeko kostaldean ezarritako abisua, prezipitazioen bilakaera ikusita. Hala ere, eurite gogorren arriskua handia da oraindik.

Inguru hori alerta laranjan egongo da 22:00ak arte; izan ere, ordura arte metro koadroko 40 litroko zaparrada lokalizatuak izan daitezke ordubetean, eta 100 litrokoak hamabi orduan. Ekaitzak egon daitezke eta txingorra ere bota dezake.

Abisu laranja asteleheneko 09:00ak arte mantenduko dute Castelloko hegoaldeko kostaldean eta Valentziako iparraldeko kostaldean, ordubetean 40 litro pila bailiteke. Ekaitzak eta txingorra ere izan daitezke.

Abisu horian izango da, halaber,  asteleheneko 09:00ak arte, Castelloko hegoaldeko barnealdea, ordubetean 20 litro bota baititzake, eta ekaitzak lehertu. 

Euri asko uzten ari diren laino horiek iparraldera ari dira mugitzen eta hurrengo egunetan Katalunia aldera egingo dute. 

Euri-alertaren aurrean babesteko deia egin dute

Arratsaldean, goialdeko borraskak aste honetan kaltetutako Valentziako udalerrietako udalek etxera itzultzeko eskatu diete kalean zeuden herritarrei, euri-alertak zirela eta.

Esaterako, Aldaia, Massanassa, Alfafar, Albal, Alaquas, Algemesi, Pedralba edo Chivan, kalean zeuden pertsonei gomendatu diete lan egiteari utzi eta etxera joan zitezela. Eraikinetako goiko solairuetara igotzeko bideak itxita edukitzea eta kalera ez irtetea gomendatu dute.

Igande honetan, uholdeak gehien kaltetutako eremuetako hamaika udalerritan mugatuta egon da egoiliarrak ez diren pertsonak sartu eta irtetea, euriteengatiko alerta aurreikuspenen ondorioz. Zehazki, debekatuta egon da boluntarioak Aldaia, Alaquas, Picanya, Sedavi, Paiporta, Benetusser, Alfafar, Massanassa, Catarroja, Albal eta Beniparrell herrietan sartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa