Gizartea -

goialdeko borraska

211 dira Espainia ekialdeko uholdeetan hildako pertsonak

Gehienak Valentziakoak dira, eta gaur-gaurkoz, ezezaguna da desagertutako pertsonen kopurua. Bien bitartean, desagertuen bila dihardute.

Autoak errepidean pilatuta Valentziako uholdeetan. Argazkia: EFE
Autoak errepidean pilatuta Valentziako uholdeetan. Argazkia: EFE
Valentzian desagertutakoak bilatzeko lanek ez dute etenik

0:43

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak emandako azken datuen arabera, 211 pertsona hila dira Espainia ekialdea astindu duen goialdeko borraskaren ondorioz. Aitzitik, gaur-gaurkoz, ezezaguna da desagertutako pertsonen kopurua. 

Hala adierazi du Espainiako presidente Pedro Sanchezek, Moncloa Jauregian eskainitako adierazpen instituzionalean, denboralearen ondorioen jarraipena egiteko krisi batzordearen bileraren ostean.

Aitzitik, ez du zehaztu non aurkitu dituzten hildakoak. Pedro Sanchezek 20 ekipo jarri ditu martxan gorpuak berreskuratzeko eta identifikatzeko prozesuak arintzeko: "Ekipo bakoitza medikuz, psikologoz, polizia zientifikoz eta Polizia Nazionalaren biktimak identifikatzeko unitate batez osatuta dago".

Bien bitartean, erreskate zerbitzuek biktimen bila jarraitzen dute aparkaleku eta garajeetan. Sanchezek zehaztu du "gaur eta egun" arituko dira desagertun bila datozen egunetan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Valentziako Erkidegoa gaur Goialdeko depresioa gaur