Gizartea -

Valentzia

Generalitateak eskatu du kaltetutako tokietara autoz eta oinez ez joateko, sarbideak kolapsatzen ari direlako

"Esker ona" adierazi die laguntzen ari diren pertsona guztiei, baina galdegin die kaltetutako lekuetara ez joateko, larrialdi zerbitzuen lana eragozten ari direlako. Generalitateak, bestalde, WhatsApp kanal bat zabaldu du (bost telefono zenbakirekin), laguntzak bideratzeko.

Goialdeko borraskak kaltetutako tokietako bat. Argazkia: EFE
Goialdeko borraskak kaltetutako tokietako bat
Ehunka boluntario hondatutako guneetara joan dira garbiketa-tresnekin, ura eta elikagaiekin

0:43

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentziako Gobernuak eskatu du inor ez dadila goialdeko depresioak bortizkien kaltetutako herrietara joan, ez oinez, ezta autoan ere, toki horietako sarbideak jendez betetzen ari direlako, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuen lana oztopatzen dabiltzalako.

Generalitateak "esker ona" adierazi die laguntzen ari diren pertsona guztiei, baina galdegin die kaltetutako lekuetara ez joateko, sarbideak jendez betetzen ari direlako, "larrialdi zerbitzuei lana eragotziz".

Bestalde, Valentziako errepideetan joan-etorriak saihestea gomendatu du Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak, arrazoi bera tarteko.

WhatsApp kanal bat zabaldu dute laguntza bideratzeko

Generalitateak, beste erakunde batzuen laguntzarekin, WhatsApp kanal bat zabaldu du (bost telefono zenbakirekin), herritarren eta erakunde zein enpresen laguntzak bideratzeko. Horrekin lortu nahi dute laguntza "modu eraginkorrean" bideratzea, lehentasunak aintzat hartuta.

Eskualdearen arabera, telefono batera edo bestera deitu edo idatzi beharko dute herritarrek: Utiel, 659289726; Horta hegoaldea, 682177249; Erribera, 619975059; Hoya de Buñol 690027099, eta Castello, 679161664.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa Goialdeko depresioa