Gizartea -

Kontrolak

Frantzia mugako kontrolak indartzen hasi da, eta apirilera arte mantenduko du neurria

Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldearen arteko lurreko pasabideez gain, Hondarribia eta Hendaia arteko itsas zirkulazioari ere eragin diezaioke neurri berriak.

Imagen de archivo de la frontera de Biriatu. Foto: EFE
Imagen de archivo de la frontera de Biriatu. Foto: EFE
Imagen de archivo de la frontera de Biriatu. Foto: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera mugan kontrolak areagotu ditu Frantziako Gobernuak, "ekintza terroristen gorakada eta migratzaileen fluxu irregularra errazten duten sare kriminalen igoera"  argudiatuta. Neurria apirilaren 30era arte egongo da indarrean, Europako Batzordeari jakinarazi dionez.

Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldearen arteko lurreko pasabideez gain, Hondarribia eta Hendaia arteko itsas zirkulazioari ere eragin diezaioke neurri berriak.

Parisko Olinpiar Jokoetan ere zorroztu zituen kontrolak Frantziak. Beste herrialde batzuek ere areagotu dituzte kontrolak, Alemaniak adibidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Migrazioa Gipuzkoa Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea