Gizartea -

Biztanleria zaharkituz

Espainiako biztanleen % 38,3k 60 urte baino gehiago, 2050ean

Kopuru horrekin Espainia munduko zazpigarren estaturik zaharkituena izango da. Gaur egun, 73 gizonezko daude 100 emakume bakoitzeko 60 urtetik gorakoei dagokienez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako herritarren herenak (% 38,3) 60 urte baino gehiago izango ditu 2050ean, NBEko Biztanleriaren Funtsak astelehen honetan argitaratutako txosten baten arabera.

Horrela, Espainia munduko zazpigarren estaturik zaharkituena izango da, honako herrialde hauen atzetik: Japonia (herritarren % 41,5ek izango dituzte 60 urte baino gehiago), Bosnia-Herzegovina (% 40,4), Portugal (% 40,4), Kuba (% 39,2), Hego Korea (% 38,9) eta Italia (% 38,4).

Halaber, populazio osoaren % 22,7 dira 60 urte baino gehiago dituzten pertsonak Espainian, eta Europako gainerako herrialdeetan baino azkarrago zahartzen ari da populazioa bertan. “Hemendik 38 urtera, % 33,6 izango dira”, irakur daiteke “XXI mendean zahartzea: ospakizuna eta erronka” txostenean.

Bestalde, 80 urte baino gehiago dituzten pertsonen ehunekoa bikoiztu egingo da 2050ean: gaur egun % 4,4koa da, eta mendearen erdialdean % 10,4 izatera pasatuko da.

Europan, 80 urte baino gehiago dituzten pertsonen ehunekoa % 4,4koa izatetik % 9,3koa izatera helduko da 2050ean.

60 urte baino gehiagokoetan, 73 gizonezko 100 emakumeko

Generoen arteko proportzioari dagokionez, gaur egun 60 urte baino gehiago dituzten 73 gizonezko daude adin tarte bereko 100 emakumeko. 80 urte baino gehiagokoen kasuan, 38 gizonezko dira 100 emakumeko.

Kalkulu hau egiteko, datu honetan oinarritu dira: 2010 eta 2015 urteen artean Espainian jaiotako gizonezkoen bizi-itxaropena 76 urtekoa da, eta emakumezkoena, aldiz, 83 urtekoa.

Biztanleria zahartzea erronka handia da Gobernuentzat, helduenek gizartean parte hartzeko, gizarte segurantzaren sistemari eusteko eta lan-merkatuan bereizketarik ez egitea bermatzeko neurriak martxan jarri behar dituztelako, NBEko Biztanleriaren Funtsak azaldu duenez. Halaber, hemendik 2022ra bitartean 60 urteko baino gehiagoko 1.000 milioi pertsona gehiago izango direla nabarmendu du erakundeak.

Espainiako herritarren herenak (% 38,3) 60 urte baino gehiago izango ditu 2050ean, NBEko Biztanleriaren Funtsak astelehen honetan argitaratutako txosten baten arabera. Horrela, Espainia munduko zazpigarren estaturik zaharkituena izango da, honako herrialde hauen atzetik: Japonia (herritarren % 41,5ek izango dituzte 60 urte baino gehiago), Bosnia-Herzegovina (% 40,4), Portugal (% 40,4), Kuba (% 39,2), Hego Korea (% 38,9) eta Italia (% 38,4). Halaber, populazio osoaren % 22,7 dira 60 urte baino gehiago dituzten pertsonak Espainian, eta Europako gainerako herrialdeetan baino azkarrago zahartzen ari da populazioa bertan. “Hemendik 38 urtera, % 33,6 izango dira”, irakur daiteke “XXI mendean zahartzea: ospakizuna eta erronka” txostenean. Bestalde, 80 urte baino gehiago dituzten pertsonen ehunekoa bikoiztu egingo da 2050ean: gaur egun % 4,4koa da, eta mendearen erdialdean % 10,4 izatera pasatuko da. Europan, 80 urte baino gehiago dituzten pertsonen ehunekoa % 4,4koa izatetik % 9,3koa izatera helduko da 2050ean. 60 urte baino gehiagokoetan, 73 gizonezko 100 emakumekoGeneroen arteko proportzioari dagokionez, gaur egun 60 urte baino gehiago dituzten 73 gizonezko daude adin tarte bereko 100 emakumeko. 80 urte baino gehiagokoen kasuan, 38 gizonezko dira 100 emakumeko. Kalkulu hau egiteko, datu honetan oinarritu dira: 2010 eta 2015 urteen artean Espainian jaiotako gizonezkoen bizi-itxaropena 76 urtekoa da, eta emakumezkoena, aldiz, 83 urtekoa. Biztanleria zahartzea erronka handia da Gobernuentzat, helduenek gizartean parte hartzeko, gizarte segurantzaren sistemari eusteko eta lan-merkatuan bereizketarik ez egitea bermatzeko neurriak martxan jarri behar dituztelako, NBEko Biztanleriaren Funtsak azaldu duenez. Halaber, hemendik 2022ra bitartean 60 urteko baino gehiagoko 1.000 milioi pertsona gehiago izango direla nabarmendu du erakundeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak NBE argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Euskadiko adinekoak