Gizartea -

GOIALDEKO BORRASKA

Goialdeko borraskaren kronologia: AEMETen alarma gorritik Valentziako telefonoetara abisua igorri arte

Hondamendiaren ondoren polemika piztu da agintarien kudeaketaren inguruan. AEMETek alarma gorria ezarri zuenetik Valentziako eskuko telefonoetara Babes Zibilaren mezua igorri zuten arte 12 ordu igaro ziren. Halaber, Valentziako Generalitateari Larrialdietarako Unitatea kendu izana aurpegiratu diote.

Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentea
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goi-geruzetako depresio isolatuak (goialdeko borraska eta GOIDI izenez ere ezaguna) Valentziako Erkidegoan eta Gaztela-Mantxan eragindako hondamendiaren ondotik, polemika piztu da agintarien kudeaketaren inguruan. Oraindik ere hainbat galdera erantzun gabe daude.

Zergatik larrialdi abisua ez zen eskuko telefonoetara lehenago bidali? Kaltetu askok salatu dutenez, Babes Zibileko mezua jaso zutenerako Valentziako Erkidegoko hainbat udalerri ur azpian zeuden.

Alarmaren kudeaketarekin batera, Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteari aurpegiratu diote kargura iritsi eta hilabete gutxira Larrialdietarako Unitatea bertan behera utzi izana.

Angel Victor Torres Espainiako Gobernuko Lurralde Politiketako ministroak goialdeko borraskaren harira AEMETek zabaldutako abisuen kronologia egin du asteazken honetan.

Moncloan egindako agerraldian, ez du kudeaketaren inguruko polemikan sartu nahi izan eta biktimen alboan egoteko garaia dela nabarmendu du.

efe

Urriaren 29ko kronologia

07:31: AEMETek alarma gorria ezarri zuen Valentziako probintzian.

15:00: Valentziako Generalitateak alerta bigarren mailara igo zuen hiru eskualdetan: Utiel, Requena eta La Plana.

19:17: Generalitateak bigarren alerta maila ezarri zuen Valentzia probintzia osoan.

20:00: Alerta mezua zabaldu zen Valentziako eskuko telefono guztietara.

20:36: Valentziako Generalitateak Larrialdietako Unitate Militarrak Valentziako probintzian jardutea eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Denboraleak albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Uholdeak bideoak Valentziako Erkidegoa Lurrikaretan hildakoak