Gizartea -
SUTEA
Atzo Bilboko sarreran kiskalitako autobusa gauean erretiratuko dute, ahalik eta eragozpen gutxien eragin dezan
Lurraldebuseko autobusak atzo iluntzean hartu zuen sua, gurpil bat lehertu ondotik. Udaltzaingoak ibilgailua gauez kentzea gomendatu du eta, dena ondo bidean, iluntzeko 21:00ak aldera erretiratuko dute.
EITB MEDIA
Atzo iluntzean Bilboko sarreran su hartu eta gutiz kiskali zen autobusa ez dute bertatik kenduko astelehen gauera arte, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. Hala gomendatu du Bilboko Udaltzaingoak, hirian eta bertako trafikoan ahalik eta eragozpen txikiena eragiteko.
Gauzak ondo bidean, hortaz, ibilgailua iluntzeko 21:00ak bueltan erretiratuko dutela jakinarazi du Udalak.
Igande gauean Lurraldebuseko autobus bat guztiz kiskali zen, su hartuta, Bilboko sarreran, San Mames ondoan.
Dirudienez, Donostia-Bilbao linea egiten ari zen ibilgailuari gurpila lehertu zitzaion, eta, ondorioz, su hartu zuen.
Intermodal geltokitik metro gutxira izan zen ezbeharra, eta autobusa berehala hustu zuten. Zorionez, ez zen zauriturik izan.