Gizartea -
LAPURRETA SAIAKERA
83 eta 63 urteko bi pertsona atxilotu dituzte Alonsotegin, banketxe batean lapurreta egiten saiatzeagatik
Ustezko egileak goizeko 08:00ak aldera sartu dira Bizkaiko udalerriko sukurtsalean, ireki berritan, eta ihes egiten saiatu badira ere, Ertzaintzak atxilotzea lortu du. Zorionez, ez da inor zauritu.
EITB MEDIA
Ertzaintzak 83 eta 63 urteko bi pertsona atxilotu ditu Alonsotegin, Bizkaian, banketxe batean lapurreta egitea egotzita, Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Ustezko egileak goizeko 08:00etan sartu dira sukurtsal barrura, ireki berritan, eta, zorionez, bertan zeuden langileak ez dira zauritu eta guztiak onik daude.
Ustezko lapurrak ihes egiten saiatu dira, baina Ertzaintza bertaratu eta atxilo eraman ditu biak. Epailearen aurrera pasatzeko zain daude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea