Gizartea -

Trafikoa

N-1a ireki dute Iruran, Donostiako noranzkoan, baita N-634a Zarautz eta Getaria artean

Iruran, kamioi bat irauli da, eta N-634 errepidea luizi baten ondorioz itxi behar izan dute 11:00k arte. Bilbon, A-8an, Errekalde parean, auto batek istripua izan du, eta auto-ilara luzeak sortu dira Donostiako noranzkoan.

Iruran istripua izan duen kamioia. Argazkia: EITB
Iruran istripua izan duen kamioia. Argazkia: EITB
N-1 errepidea itxi dute kamioi baten istripuagatik, eta N-634a Zarautz eta Getaria artean luizi baten ondorioz

0:40

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan botatako euriak eragina izan du trafikoan. N-1 autobidea ireki dute berriz, gaur, 01:15etik, itxita egon ondotik, Iruran, Donostiako noranzkoan, kamioi bat irauli baita. Gidaria zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute. Trafikoa Katategi industrialdetik bideratu dute.

N-634 errepidean, berriz, luizia izan da, eta errepidea erabat itxi dute Zarautz eta Getaria artean, 11:00k arte. Meagatik bideratu dute trafikoa, baina 11:00etarako itzuli da normaltasuna errepidera.

Bilbon, berriz, 11:00k aldera, A-8an, Errekalde parean, bi errei itxi behar izan dituzte istripu baten ondorioz, eta auto-ilara luzeak sortu dira Donostiako noranzkoan. Eguerdirako, baina, errepidea osorik ireki dute eta zirkulazioa bere onera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Zarautz argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Getaria N-1 azken ordukoa