Gizartea -

trafikoa

Kamioilari bat atxilotu dute Erriberrin, onartutako alkohol-tasa baino 8 aldiz handiagoa emateagatik

Kamioia 30 km/h-ko abiaduran zihoan AP-15 autobidetik, eta gidariak gehienez ere onartutako tasa gainditu du alkohol-proban.

Kamioilariari egin dioten alkoholemia proba. Argazkia: Foruzaingoa
Kamioilariari egin dioten alkoholemia proba. Argazkia: Foruzaingoa
Kamioilariari egin dioten alkoholemia proba. Argazkia: Foruzaingoa

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilari bat atxilotu dute gaur, larunbata, AP-15 autobidetik 30 km/h-ko abiaduran zihoala Erriberri parean geldiarazi, eta alkoholemia-proban gehienez ere onartutako alkohol-tasa baino 8 aldiz handiagoa emateagatik.

Kamioia 30 km/h-ko abiaduran zihoalako gelditu du Foruzaingoaren patruila batek, eta gidaria alkoholaren eraginpean zegoela sumatuta, alkoholemia-proba egin diote eta botatako arnasan litroko 1,17 miligramo alkohol atzeman dizkiote (gehienez ere 0,15 mg/l dago onartuta).

Horren aurrean, Foruzaingoak kamioilaria atxilotu, eta beharrezko eginbideak betetakoan, epailearen esku utzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak