Gizartea -
GAIXOTASUNAK
Euskadi da klamidiak eta gonorreak eragindako infekzio gehien dituen hirugarren erkidegoa
Nafarroak, berriz, aurre hartu dio Euskal Autonomia Erkidegoari klamidia kasuei dagokionez, eta bigarren dago zerrendan, 100.000 biztanleko 124,97 kasu zenbatu baitziren iaz. Sexu-transmisiozko gaixotasunek hazten ari dira, batez ere gizon gazteen artean, azken txostenaren arabera.
EITB MEDIA
Sexu-transmisiozko infekzioek gora egiten jarraitzen dute Hego Euskal Herrian, eta intzidentzia handiena duten bi gaixotasunak, gonorrea eta klamidia, izugarri ugaritu dira baita Euskadin ere, infekzio gehien izan dituen hirugarren autonomia-erkidegoa bilakatuz. Iaz, 1.700 gonorrea kasu berri baino gehiago zenbatu ziren Euskadin, duela bi urte baino % 58 gehiago. Aurretik ditu Katalunia eta Madril dira.
Klamidiak eragindako infekzioak, berriz, 2.300 kasuraino iritsi ziren EAEn, azken bi urteei erreparatuz gero, % 25 inguruko igoera izan du. Katalunian zenbatu da gehien infekzio mota hori, eta bigarren postuan dago Nafarroa, 36.983 kasurekin, duela bi urte baino % 20,7 gehiago.
Gora egin du, era berean, bai Foru Erkidegoan baita EAEn LGV (Linfogranuloma venereoa) kasuek. Katalunian izan ziren iaz kasu gehien, eta atzetik zerrendan Madril, Nafarroa eta EAE zituen.
Hala ondorioztatu du Carlos III.a Osasun Institutuko Epidemiologia Zentro Nazionalak argitaratutako gaixotasun horien zaintzari buruzko txostenak. Txosten horretan 2023ko datuak jaso dira.
Halaber, ikerketa lan horren arabera, bai Euskal Autonomia Erkidegoan baita Foru Erkidegoan ere ia kasu gehienetan gizonak dira gaixotasun pairatzen dutenak: gonorrea kasuen % 80 gizonetan gertatu ziren, sifilis kasuen % 88 eta LGV kasuen % 98. Klamidiari dagokionez, baina, pare samar daude gizon eta emakumeak.
Adinari erreparatuz gero, aldeak daude gaixotasun batetik bestera. Hala, 25 urtetik beherakoen artean, klamidia izan zen infekziorik ohikoena.
Adituek diote gaixotasun horiek areagotzeko arrazoiak asko direla; hala nola, adingabeek gero eta gutxiago erabiltzen dituztela preserbatiboa edo prebentzio neurriak, bikote kopurua handitzea ari dela, sexu-harremanak gero eta goizago haste direla eta ustekabeko harremanak eta praktika arriskutsuak ugaritzen ari direla.