Gizartea -

Sutea

Txatarra pila batek su hartu du Nervacero enpresan, Trapagaranen

Bi leherketa izan ostean, sutea hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean hasi da, eta ez zegoen langilerik bertan. Ondorioz, ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek ez dute beharginik erreskatatu behar izan.

Sutea Nervacero enpresan, Trapagaranen (Bizkaia). Irudia: Bizkaiko suhiltzaileak
Sutea Nervacero enpresan, Trapagaranen (Bizkaia). Irudia: Bizkaiko suhiltzaileak
Sutea Nervacero enpresan, Trapagaranen (Bizkaia). Irudia: Bizkaiko suhiltzaileak

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileak lanean ari dira 20:15 aldera Trapagarango (Bizkaia) Nervacero enpresako txatar pila batean piztu den sutea itzaltzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bi leherketa izan ostean, sutea hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean hasi da, eta ez zegoen langilerik bertan. Ondorioz, ez da inor zauritu, eta ez dute beharginik erreskatatu behar izan.

Gaueko hamarrak baino minutu batzuk lehenago, suhiltzaileek lanean jarraitzen dute garrak itzaltzeko, eta inguruko leihoak ixtea gomendatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Trapagaran Albisteak Enpresaburuak Suhiltzaileak