Gizartea -
Nafarroa
Sute batek oilasko-etxalde bat kiskali du Azkoienen
Larrialdietako iturriek jakitera eman dutenez, sutea 08:38an hasi da, NA-128 errepideko 2. kilometroan dagoen etxaldean. Azkoiengo suhiltzaileak eta Tafallakoak bertaratu dira laguntzera.
Agentziak | EITB Media
Oilasko-etxalde bat erre da larunbat goizean Azkoienen. Etxaldeko nabeetako bat erabat kaltetuta geratu da. Sutea itzali dute, eta ez da inor zauritu.
Larrialdietako iturriek jakitera eman dutenez, sutea 08:38an hasi da, NA-128 errepideko 2. kilometroan dagoen etxaldean. Azkoiengo suhiltzaileak eta Tafallakoak bertaratu dira laguntzera.
Suak kalte handiak eragin ditu, eta oraindik ez dute jainarazi zenbat animaliari eragin dion suak. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea