Gizartea -

Trafikoa

Bi pertsona zauritu dira Portugaleten, auto batek harrapatuta

Auto batek hainbat pertsona harrapatu ditu Portugaleteko Abaro etorbidean. Antza denez, ibilgailua abiadura bizian jaitsi da eta hainbat lagun aurretik eraman ditu.

Harrapaketa Portugaleten. Argazkia: Udala
Harrapaketa Portugaleten.
Auto batek bi pertsona harrapatu ditu Portugaleten

0:24

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi emakume zauritu dira auto batek harrapatuta, Portugaleten (Bizkaia), Abaro etorbidean. Istripuaren lekukoen arabera, abiadura bizian zebilen auto batek bi neska aurretik eraman ditu.

Iturri beraren arabera, ibilgailuak seinaleak eta bolardoak jo ditu, eta auto baten aurka talka egin du.

Ezbeharra 14:00ak aldera jazo da, eta Udaltzaingoa bertan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Portugalete Gizartea Eguneko albisteak Albisteak