Gizartea -

TRAFIKOA

N-1 errepidea itxita, Legorretan kamioi batek Gasteizera bidean izandako istripuak eraginda

Kamioi bat gurutzatuta gelditu da eta Ertzaintza errepide zaharretik ari da bideratzen trafikoa. Donostiako noranzkoan, berriz, bazterbidean zehar ari dira ibilgailuak igarotzen.

@trafikoaEJGV
@trafikoaEJGV
@trafikoaEJGV

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek istripua izan du gaur eguerdian N-1 errepidean, Legorreta parean (Gipuzkoa), eta, ondorioz, errepidea guztiz itxi dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

12:35ak aldera kamioi batek artaziarena egin du eta gurutzatuta gelditu da errepidean.

Bien bitartean, Ertzaintza errepide zaharretik (GI-2131) ari da trafikoa bideratzen Gasteizko noranzkoan. Donostiako bidean, berriz, bazterbidetik ari dira igarotzen ibilgailuak.

Errepidea moztearen ondorioz, bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Gasteizera bidean, eta sei kilometrorainokoak Irunerako norabidean.

Bestalde, hiru ibilgailuren arteko istripua gertatu da A-8an, Basaurin, eta hiru erreietako bi itxi dituzte Galdakaora bidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak