Gizartea -

TRAFIKOA

Pertsona bat hil da Azagran izan den trafiko istripuan

Foruzaingoak jakitera eman duenez, NA-134 errepidean izan da ezbeharra, 42. kilometroan, 10:57an.

Horrela geratu da istripua izan duen autoa. Argakia: @policiaforal_na
Horrela geratu da istripua izan duen autoa.
Horrela geratu da istripua izan duen autoa. Argakia: @policiaforal_na

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da, gaur goizean, Azagran (Nafarroa) izan den trafiko istripuan, auto bat bidetik atera baita. NA-134 errepidean izan da ezbeharra, 42. kilometroan, 10:57an. 

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ibilgailuaren gidaria da hildakoa. Bakarrik zihoan autoan.

Nafarroako larrialdietarako zerbitzuko osasun langileak bertaratu dira, baina gidaria tokian bertan zendu da.

Gertatukoa argitzeko, ikerketa ireki du Foruzaingoak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Trafiko istripuen biktimak