Gizartea -

NAFARROA

Gizon bat hil da Noainen, kalean eskopetarekin airera tiro egin eta etxean gotortu ostean

Foruzaingoak ez du heriotzaren inguruko xehetasunik eman. Autopsia egingo diote, heriotza zerk eragin dion argitzeko.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak hilda aurkitu du Noainen, goizeko lehen orduan, eskopetarekin airera tiro egin ondoren etxean gotortu den gizona.

08:18 aldera jaso du abisua Foruzaingoak, gizon bat prostituzio lokal baten kanpoaldean airera tiro egiten ari zela ohartaraziz. Horren berri izan orduko, Foruzaingoaren Esku Hartze Berezietarako Taldea, negoziatzaileak eta foruzainak gizonaren etxera joan dira.

Foruzaingoak azaldu duenez, gizonari deitu diote, baina ez du erantzun. Behin epailearen baimena jasota, barruan sartu dira, eta gizona hilotz aurkitu dute.

Foruzaingoak ez du heriotzaren inguruko xehetasunik eman. Autopsiak argitu beharko du zer dela eta hil den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Noain