Gizartea -

HARRAPATZEA

70 urteko gizon bat zauritu da Iruñean autobus batek harrapatuta

Ezbeharra 17:40an izan da, Iruñeko Tres Reyes Hotelaren aurrean. Gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, garezurreko traumatismoa baitzuen.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

70 urteko gizon bat zauritu da Iruñean gaur, larunbata, hiri-autobus batek Navas de Tolosa kalean harrapatuta. 

Ezbeharra 17:40an izan da, Iruñeko Tres Reyes Hotelaren aurrean. Anbulatzia medikalizatu bat eta Udaltzaingoa bertaratu dira. Harrapatzea gertatu denean bertan zeuden Guardia Zibileko agenteek ere esku hartu dute.

Gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, garezurreko traumatismoa baitzuen, Foru Gobernuak jakitera eman duenez. Pronostiko erreserbatua du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Iruñeko albisteak Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak