Gizartea -

Eguraldia

25 graduko tenperatura maximoak ostegunera arte Euskal Herri osoan

Egun eguzkitsua iragarri dute biharko, gutxienez arratsaldera arte. Astelehenean, hodei gehiago ikusiko dira, baina udaberri giroa nagusituko da orduan ere.

Beroa Donostian. Argazkia: EFE
Beroa Donostian
Beroa Donostian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geratzeko asmoz etorri da beroa gurera. Eguna uda giroan igaro ostean, badirudi igandea are eguzkitsuagoa eta beroagoa izango dela. Bihar, termometroak 25 graduraino igoko dira Euskal Herri osoan, eta ostarte zabalak izango dira zeruan, goizeko lanbroa gorabehera. Litekeena da arratsalde-gau partean zaparradaren bat edo beste botatzea.

Astelehenean, laino gehiago ikusiko dira zeruan, baina tenperatura atseginak izango dira nagusi, 25 gradu ingurukoak. Minimoak 15-16 gradukoak izango dira kostaldean, eta 12-13 gradukoak barnealdean. Goi hodeiak eta erdi mailako hodeiak izango dira, eta euri arina egin lezake. Haizea hego-ekialdetik iritsiko da, eta motel ibiliko da, Nafarroako hegoaldean salbu.

Astearterako, ostarte gutxi espero dira, baina beroak gure artean jarraituko du. Arratsaldean, euria egin lezake berriro.

Asteazkenean, euritsu esnatuko da eguna, 24 gradu inguruko tenperatura maximoekin. Giro nahasiak aginduko du han eta hemen.

Ostegunerako, aldaketa dator. Hotzik ez, baina tenperatura nekez iritsiko da 20 gradura, eta prezipitazioak ugariagoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea