Gizartea -

NAFARROA

23 pertsona intoxikatu dira Iruñeko 'The Champions Burger' ekitaldian hanburgesak janda

Irailaren 19tik 29ra Iruñean antolatu den 'The Champions Burger' ekitaldian, Espainiako Estatuko gourmet hanburgesa onenaren bila aritu dira. Aurrez, ekimenak geldialdiak egin ditu beste hainbat hiritan, Donostian eta Barakaldon kasu.

'The Champions Burger' ekitaldia Iruñean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
'The Champions Burger' ekitaldia Iruñean
Iruñeko 'The Champions Burger' ekitaldira joandako 23 pertsona intoxikatu dira 'E. coli' bakterioarekin

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 pertsona intoxikatu dira Iruñeko 'The Champions Burger' ekitaldian hanburgesak janda, eta horietako bi ospitaleratu behar izan dituzte, EITB Mediak baieztatu duenez.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, urriko lehen astean E. coli verotoxigenikoa (VTEC) bakterioaren gorakada atzeman zuten. Kasuak ikertu ondoren egiaztatu zutenez, pertsona horietako 23k Iruñeko 'The Champins Burger' ekitaldian jan zuten.

23 pertsona horietatik bi ospitaleratu behar izan zituzten, baina dagoeneko sendagiria jaso dute. Intoxikazioak ez dira larriak izan, eta kaltetutako pertsonak gazteak dira kasu guztietan.

Azkenik, Osasun Departamentuaren arabera, azken egunetan ez da kasu gehiagorik hauteman.

Irailaren 19tik 29ra Iruñeko Runa parkean egin zen 'The Champions Burger' ekitaldian Espainiako Estatuko gourmet hanburgesa onenaren bila aritu dira. Guztira, 150.000 pertsonak parte hartu dute. Aurrez, ekimenak geldialdiak egin ditu beste hainbat hiritan, Donostian eta Barakaldon kasu.

'The Champions Burger' ekimenaren antolatzaileak esan du osasun kontrol guztiak betetzen dituela

Intoxikazioaren berri izan ondotik, osasun kontrol guztiak eta elikagaiekin lanean aritzeko segurtasun arauak betetzen dituela esan du 'The Champions Burger' ekimenaren antolatzaileak. 

Ohar baten bidez azaldu duenez, ez du osasun agintarien aldetik inongo komunikazio ofizialik jaso.

"'The Champions Burger' tourraren baitan agintariek gure instalazioetan egin dituzten ikuskapenek baieztatu dute indarrean dagoen araudia betetzen dugula", nabarmendu du enpresa antolatzaileak ohar baten bidez. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Ongizatea eta osasuna