Gizartea -

Greba eguna

Hego Euskal Herriko ikasleek mobilizazioak deitu dituzte gaurko selektibitate eredu berriaren aurka

Greba egun honetan, Ikasleen Sindikatuak eta Ikasle Abertzaleakek manifestazioak egin dituzte Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen, 12:00etatik aurrera.

Hego Euskal Herriko ikasleek mobilizazioak deitu dituzte
Hego Euskal Herriko ikasleek mobilizazioak deitu dituzte
Hego Euskal Herriko ikasleek mobilizazioak deitu dituzte

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herri osoko eta Espainiako Estatuko Batxilergoko ikasle guztiak grebara deituta daude gaur, unibertsitatera sartzeko proba berriaren kontra, eta azterketa eredu berriak lehenbailehen ezagutara eman ditzaten. DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak deitu dituzte, hain zuzen ere, mobilizazioetara.

Salatu dutenez, ikasturtea hasi denetik hilabete igarota, oraindik ez dute jakitera eman nolakoa izango den azterketa berria, "ikasle askoren etorkizuna jokoan badago ere", eta "inprobisatzen" ari direla salatu dute.

Unibertsitatera sartzeko proba prestatzeaz arduratzen den batzordeak, bestalde, esan du datorren astean argitaratuko dituztela irizpide berriak. Grebaren deitzaileen aburuz, baina, adierazpen horiek "sinesgarritasun gutxi" dute.

Orain arte jakin denez, azterketa berrian buruz ikasteko materia gutxiago izango dute ikasleek, baina eredu bakarra izango dute "aukeran". Gainera, aztertzaileak zorrotzagoak izango dira ortografia eta gramatikarekin.

Greba egun honetan, Ikasleen Sindikatuak eta Ikasle Abertzaleakek manifestazioak egin dituzte Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen, 12:00etatik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Lanbide Heziketa Gazteak